Instalazio guztiak berriak izanik, giro goxo eta osantsuena mantendu nahiean, zoru erradiatzailearen aldeko apustua egin da.
Haurrek haize freskoa arnastu dezaten gure Haur Eskolak patio handia eta segurua eskeintzen digu; non jolastu, korrikaldiak egin eta gozatu dezaten.
Pikler egurrezko estrukturaz eta hainbat baliabidez hornituta haurrek mugimendu askea garatzen dute Magalan.
Kanpo aldetik dena ikusgarri izateak gure gardentasuna isladatu nahi du, baita barruko gelen arteko komunikazioa ere gardena izateak egunerokotasunean garrantzi handia duela iruditzen zaigu.
Naturak berezkoak dituen elementuez gain, material naturalez baliatzen gara haurrek esperimentazioaren bidez, adin bakoitzari dagozkion ekintzak burutu ahal izateko.