Lan talde dinamikoa eta inplikatua  

Magala osatzen dugun pertsonen arteko harremana eta komunikazioa oso hurbila da.

Eskolaren filosofia eta helburuak partekatzen ditugu.

Ume bakoitzak bere hezitzailea duen arren, guztion begirada eta laguntza gertua dauka.


Anne Abaigar

Hezitzailea

Goxoa, baikorra eta dibertigarria nauzue. Haurren bidelagun izanik, autonomia eta oreka emozionala eskainiko dioten metodologietan sinisten dut. Txikitxoekin eta txikitxoez ikasten gozatzen dut uneoro!

Maialen Uitzi

Hezitzailea

Haurrekin konexio berezi bat izan dut betidanik. Dibertigarria eta energia asko duen pertsona naiz, askotan "haur bihurtzen den heldua". Nere erronka: baloreez, ausardiaz, maitasunez, euskaraz...geroa ereitea da, gure txikiekin kolorea emanez mundu grisari.


Ainhoa Uribeetxeberria

Hezitzaile eta zuzendaritza

Bi alaba txikiren ama naiz. Haurren mundua betidanik gustatu izan zait eta nere lana bokaziozkoa izateak asko betetzen nau.

Nerea Goñi

Zuzendaritza

Bost umeren ama, familia eta lagunak ditut nere bizitzaren ardatza. Baikorra eta beti laguntzeko prest. Magala umeentzat leku goxo, gertuko eta beraien garapenean lagunduko diena izatea da nere helburua.


Amalur Lopetegui

Hezitzailea

Nire bokazioaz lan eginez gozatzen dut. Egunero umeez inguratuta egoteko beharra sentituz. Txikien algaren, deskrubimenduen eta bat-batekotasunaren hezkuntzaren parte izanik, elkarrengandik ikasten dugu. Irribarrea, energia eta maitasuna ezinbesteko osagaiak dira Haur Eskolara etortzeko.


Miryan Abaigar

Hezitzailea

Pertsona goxoa, alaia eta abentura zalea naiz, bere lana maite duena eta haurrak maitasunez hezitzen dituena. Ikaskuntzak gertukoa eta dibertigarria izan behar du eta hori da nire helburua gure txikitxoekin, emozioz betetako uneak eskaintzea.

Sara Pinter

Hezitzailea

Pertsona goxoa, alaia eta gertukoa naiz. "Benetazko eragina duen heziketa bihotzetik bihotzera egitend dena da" eta hori da nire eguneroko helburua gure txikiekin.


Maddi Peña

Hezitzailea

Dibertigarria, ezpainetan irria eta berritsua naiz. Beti jakin izan dut hezitzailea izan nahi nuela, oso gustura egiten dut lan umeekin eta asko gustatzen zait haiekin jolastea. Nire denbora librean lagunekin eta familiarekin hirian zein naturan egotea gustoko dut.

Maria Aristizabal

Hezitzailea

Alaia, maitagarria eta lasaia naiz. Betidanik argi izan dut umeekin lan egin nahi nuela eta azkenik bete dut nere ametsa. Esperimentazioaren bitartez gure txikiei mundua esploratzen eta ulertzen laguntzea da nire helburua, beraien ikas-mina piztuz.